Azkenean!!!!

Eguardion denoi!

Azkenean lortu dut motoa aduanatik ateratzea! Zuetako batzuk alpertuta nabilela eta idazteko eskatu didazue. Baina, ezin duzue imaginatu nola ibili naizen azken aste hontan. Itsasontzia ostiralean ailegatu zen, beraz astelehena arte ezin nuen ezer egin. Astelehen goizean 11etako aduanan nintzen (10tan ireki, 12:30tan itxi, 14:30 ireki eta 18tan bukatzen dute). Frantziako bi familia autokarabanak atera nahiean, Suizako bikoteak motoa, ingeles batek Land Roverra eta alemaniarrak Toyota Land Cruiserra. A zer perkala! Lan pila aduaneroentzat eta hori gutxi balitz, edifizioan obretan zeudela eta tentsio jaitsierengatik ordenadoreak ez zebiltzaten behar bezala. Hori esaten zuten behintzat. Txomin, Zapo, zer esaten duzue? Sinesgarria? Behintzat, halako batean nire txanda, arratsaldeko 17:30ak, paper guztiak ondo nituela, gustua ematen zuela horrela lan egitea eta ez frantsesekin … Baina fotokopiagailua izorratuta zutela eta hurrengo egunean behar zituzten fotokopiekin bueltazteko.

Asteartea. Fotokopiak eginda  han noa. Ordu pare bat irxaron ondoren, sartu nintzen, paper guztiak seilatu eta listo!Los cojones! Asteazkenean bueltatzeko. Motoa aurreko ostiralean ailegatu zenez, oraindik ez zela expedientea ixteko nahikoa denbora pasa. Azkenean, asteazken goizean expendientearen zenbakia hartu eta Depositos Fiscales de Buenos Aires S. A. -era.

Ordu bietan ireki zuten. Paperak entragatu, beste aduanero batekin egon eta desenbalatzera. Honek, behin kaxa desmontatutakoan abisatzeko. Abisatu nuen, etorri zen, txasisaren numerazioa konprobatu eta kitto! Motoa montatzea besterik ez zitzaidan falta. Eskerrak depositoko bi langilek lagundu ninduten. Hiru ordu pasa genituen.

pb090001.JPG Depositoa                             pb090006.JPG         Desenbalatzen            pb090005.JPG

Pixka bat kostatu zitzaion arrankatzea, baina arrankatu zuenean, uff! Hori gozamena! Depositoko langile guztiak etorri ziren ikustera. Lotxatu ere egin nintzen hainbeste jenderen aurrean. Gainean jarri eta aire! Buenos Aireseko kaleetan barrena. Portugesak baino okerrago konduzitzen dute. Kontuz ibili behar izan nuen. Gaur goizean ordea, nahiz poliki ibili beste soltura batekin. Postaleko argazkia ateratzera joan naiz, Casa Rosadara. Zer kolore kutria! Hor barrenean daudenei, direnak direla ere, nik behintzat ez nieken kaso askorik egingo. Beste kolore batekoa balitz … Eztare!                                                                                                                                   pb100009.JPG     CASA ROSADA edo SALMON  hemengoak  esaten duten bezala.      pb100007.JPG

Presidentearen egoitza.

Beraz, Buenos Airesen nahikoa  denbora pasa dudanez, bihar abiatuko naiz. Nekotxeara. Hemendik 600 kilometrora. Hango euskal etxean kontaktua dudala aprobetxatuz egun pare bat pasa, motoari gauza pare bat egiteko eta palan ibili. Iturriotzko jaietan izan zinetenak, seguru gogoan duzuela argentinar dantza taldea eta bereziki aurkezlea. Ba, beraien euskal etxera noa. Aurkezlea ikusten badut argazkia atera eta argitaratuko dut. Puto idolo!

Oharra: Iguazurako bidaiaren argazkiak jarriko nituela idatzi nuen. Ezin izan dut ordea. Handik etorri nintzen egun berean argazki kamera lapurtu zidaten. Lotan nagoen etxetik. Jende pila pasatzen da egunean zehar eta ni ez nintzan batean, baten batek, zast! Badakit zein den. Arratsalde hartan pertsona bakarra pasa zen eta hemendik. Duela lau egun bere etxera joan, galdetu eta ezetz eta ezetz! Hemen nozelako (atzerriyan) bestela bi osti ondo emanak hartuko zittun. Puta semia!                                              dsc09930.JPG

ESLAO eta ROCIO. Beraien etxean egon naiz bi aste hotan. Horrelako jendearekin ibili leike munduan, gurpilak airean.

Pentsatu nola geratu ziren etxekoak, erabat lotsaturik. Seguruena peruanoen dendetan saldua izango zuela esan zidaten. Toki bastante txungua. Hiru egunez, egunero joan nintzen ea nire kamera ikusten nuen baina, ezer ere ez! Kamera mordoa, nirea ez. Hirugarren egunean nazkatuta, beste kamera bat erosi nuen. Nirearen marka berekoa, Olympus, kableak eta tarjetak aprobetxatzeko. Erosi nuena ere lapurtua bait zen. Aurreko jabearen argazkiak kendu gabeak zituzten. No me jodaaas! Azer txapuzeroak peruanoak! Hip hop kontzertu batekoak, hiru lagun ispiluaren aurrean kulturistarena egiten, lagunak litroak edaten, … . Ai ama!

zabaldubildudel.icio.us
  »   Sarrera honen data:   Osteguna, 2008 Azaroa 13 @ 11:46 pm eta dagozkion atalak: Sailkatugabeak. Sarrera hontara bidalitako iruzkinen jarraipena egin dezakezu RSS 2.0 jarioaren bitartez. Sarrera hontan iruzkin bat idatzi, edota trackback egin dezakezu

4 Iruzkin »

Ieiiiiiiiiii!!

Iritsi dukela motua hartzeko garaya!!! Ondo ondo!!! Hainbeste keja motua hartzen pasatako denbuagatik, miño… ez al duk geyo gozatzen hola jasota?? Sin mas entregatu izan baziten eyun hola disfrutatuko, jejeje.

Bestelakuan ikusteit ya pilak kargatu ttukela bidaia hasteko, ondo ondo, eman fuerte!!!

Kamaranai buruz ez dit komentayoik ingo, bazekit ta ze opentsatzen diten… potrohaundiya!!!! ;)

Hemen bestelakuan betiko antzea, hire suplentia ya instalatzen dukela mateik asteburu hontan, ea hik utzitako hutsune haundi hau betetzen diken!!! Bestelakuan betiko antzea bakik… “salir, beber… el rollo de siempre”

Segi zak oain arte bezela ta segi idazten!!!!

Ayooooooooooooo

Iruzkina egilea: zApO — 2008 Azaroa 14 @ 7:26 pm

jaja, aurreneko azaña in dukela! ta aber hoi duken azkenekua. bintzat ettek atrakatu, lasaittu nak! hi, nekotxeako figura hoikin hik san bezela sin falta ate zak argazkiya e! ta aurkezliai ipurdiyan muxu manber bayok mankiyok! ba uantxe hasteik egitazko biajia, asike leña, motua erre arte! (hainbeste re ez e…).

benga figura, hurrena idazten duken arte!

Iruzkina egilea: Gorka — 2008 Azaroa 15 @ 6:43 pm

kAIXO Pottoko;
Estrenatu zea. Hortik aurrea begiak erne eta gauz guztiyak ondo lotu. Lasai hemen ere holako gertaerakpasatzen dia.Gaur bertan, ANDONI pekeñoi berokiya lapurtu digute Fanderiako frontoyan. Oiartzungoen kontra zuen eta irabazi partidua baiña, bestenbatek e zerbait irabazi dik.
Beno hi, eutsi goiai eta ondo sei.
Eskumiñak denen partetik.
Andoni pekeño naiz. Motua oso politta geldittu zaizu.
Agurrrrrrrrrrr!!!!!!
Idazten seiko dizut.

Iruzkina egilea: d-bus — 2008 Azaroa 15 @ 10:56 pm

Aupa!
Pozten naz, azkenin lortu zu! kostata e! las ostia! a ze komeriak! holako anekdotak ettuzu inoiz aztuko!

Disfrutau tope ta hemen eongo gea zure berri jakiteko!
Zaindu zattez zu ta zure pertenentziyak jaja! Muxu handi bat

Iruzkina egilea: Maider — 2008 Azaroa 21 @ 5:08 pm

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. Aipuaren URIa

Iruzkina idatzi

Nabigazioa
Pertsonala
  • Deskribapena :
  • Nire ICQ:
  • Nire MSN:
Egutegia
Azaroa 2008
A A A O O L I
« Urr   Abe »
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
Honi buruz
Atalak

Artxiboak
Bilatu

links
Kredituak eta jarioak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5