Joaneko bidaian ez zen ezer berezirik gertatu. Hamabost orduko bidaia luzea baino ez. Eskerrak hemengo autobusak (mikroak) benetan erosoak diren. Hiru eserleku ilarako.
Behin Iguazun, hostela aurkitu, berria eta txukuna eta arratsaldea deskantsatzeko. Gela berean, Bs. As.-eko mutila bat eta Holandako emakumea. Afaltzera elkarrekin zihoazela eta ea nik ere joan nahi nuen Parrila Argentinar batera. Nik, baietz! Nola ez. Batzun eta besteen kontuez aritu ginen. Beti ere, kasu hauetan beharrezkoa den exagerazio puntu zehatzarekin. Hau da, behar baino gehiago.
Hala ere, benetan garrantzia zuena, afari hartan, ez zen exageratzen zena, jatekoa baizik. A zer haragaia! Lodia, xamurra eta zaporetsua. Hango sagardotegietako txuletei batere inbidiarik! Benetako exagerazioa, hemengo haragia.
Hurrengo egunean betikoa. Iguazun bazaude behintzat. Ur-jauziak. Beste exagerazio bat. Izugarria! Bertan izandako guztiak, izugarria dela eta behin Argentinan izanda joateko eta joateko. Nik nire baitan, ez zela hainbesterako izango. Yurimak emandako klaseei eskerrak, argazkiekin gozatzea besterik ez dago. Kar! Kar! Egun bat argentinar aldea, hurrengo goiza brasildarra.
Argentinarrean, zodiac batean 12 minutuko txangoa egin genuen. Pelotudo ostiyak!Ur-jauzietako batetik 5 metro eskasera gerturatu zuten txalupa. Buztana ere ito zitzaidan. Pentsatu, zaku estanko bat ematen dute, daukazun guztia bertan sartzeko. Baita zapatilak ere. Ur kantitateagatik ezin zen begiratu ere egin. Bertan zaude eta ezin duzu ikusi!Por tzierto, ezagutu nuen mutil alemaniar batek animatu zidan. Khristian. Bestelaaa…
Bi egun eta buelta Bs. As.- era. Zoragarria bidaia. Egunez ia guztia. Bukatzen ez diren rektak. Era eta adin guztietako kamioiak. Ai kamioiak! Eta 80 kilometroro kontrolak. Gutxi gotti betti. Iguazutik irten eta aurrenekoan, alto! Dokumentazioa eskat, dena ondo. Baina, bi mexikarrek berezko pasaportea beharrean, fotokopia. Uuh! Pitote. Ia ordubetez eduki zituzten garita barnean. Auskalo!
Nire aurreko eserlekuan, neska brasildarra. Exagerazioa! Kanpoan zeuden Gendarmeak, muxuak bidaltzen. Ni neroni ere lotsatua. Neska gaixoa! Hori nahikoa ez eta autobuseko gidarietako bat ( beti bi doaz, txandatzeko) ondoan esertzen zaio, kontroletik ateratakoan. Nahiago nuke ez banitu aditu entzundakoak. Lotsa. Neska ez zion kaso putik egin. Behin etsia hartutakoan, atzerago zegoen beste neska batengana joan zen. Eta, bingo! Ez sinistekoa. Berehala pelikula jarri, joanekoan baino altuago eta azafatoa autobuseko erdi parean, goiko solairuan. Hemen gehienek bi solairu, komuna, … Guztira 45 plaza; gu, aurrealdean, 8 bidaiari. Alegia, azafatoa orain segurata. Txoferra berriz neskarekin atzekaldean eta eserleku arteko tartea mantekin tapatua. Sendagilea eta gixoa. Exagerazioa!
Bukatzeko esan, ez nuela Iguazura etortzeko asmorik. Aurreko ostiralean ordea, itsasontzia 7 egun beranduago ailegatuko zela esan zidaten.
Oi bai oi ESAGERAZIO pilla!!! jajaja, ikusteit Argentino ostiyoik beti be modura… Miño hi!!! Attu ttuken esaldi hoik kontau!!! Igual guri interesatzen zigutek jakittia, jakinta hemengo nexkai argentinito osti hoik bi hitz san ta nola jartzen ttuken… Boluuuuuuudo! Asi ke bueltakuan busian earki “pelikula” diraktun ikusten…
Joe, Aleman horrek burugorra izan ber dik hi animatzeko kaskada baten beraño sartzen e… Ze hi yazen izutiyakin ez dit ikusten hain animatua, hain abenturero. Miño earki in yun!!! Eman abenturai!
Ta sardotegiko txuleta miño hobia??? Ei ei! Esageraziyotan re geyegi pasa gene e!!! Oi ya elizakin sartzia bezela duk ta!!! Sagrau!
Hale hi, besarkada bat ta ondo segi!!!
Oh.: Bazpare gutzako kontaktuk biltzen jun ai hortik, igual hire informikin oporreta juten gattuk ta. Miño busekuk ta bezela jatorrak izatia e