Arratsaldeon!
Kostata baina azkenean iritsi naiz Buenos Airesera, 14 ordu eta gero. Billetean 11:20an iristen ginela jartzen zuen eta nik hangoak zirela pentsatu nuen. Beraz, 00:35tan atera eta hamaika ordu besterik ez. Ordu hori ordea hemengoa da , hau da, hiru orduko aldea. Guztira 14 ordu. Gainera Buenos Airesera iritsi garenean, aireportua beteta zegoela eta beste 40 bat minutu egon gara bueltaka putreen antzera.
Behin hegazkinetik jaitsita, Mendozako (Argentina) bikote ezkonberri batekin elkartu eta Buenos Aires erdialdera etortzen lagundu didate autobusez. Kasualidadea edo, neska jatorri euskaldunekoa zen eta ezkon-bidaia Espainiatik tour bat eginez ospatu dute. Azken egunak Bilbo eta Donostia artean paseaz.
Ondoren, Gari San Josek emandako kontaktuaren etxera etorri naiz metroz eta hemen nago argentinar beef-a papekin jaten.
Oharra: Ez dut argazkirik ateratzeko aukerarik izan orain artean baina aurrerantzean izango dira.
Gero arte!!!!
Ona yaaaaaaaaaaaz!!!
Pozten nak ondo iritsi yazela jakittiaz, ta gañea jaten ta dena maten ttek!!1 Asi ke elegante hi!!!
Oain motua hartzea… animo!!!