Arratsaldeon eta ongi etorri guztioi zeruetara!
Bihar goizean irtengo naiz, egun batean kazkazurrean sartu zitzaidan erokeria hau burutzera. Baina lehenik aurkezpen moduko hau egin nahi nuke, jakinarazteko, ongi etorria izango dela blog honetan parte hartzen duen guztia. Are gehiago, bakarrik sentitzen naizen uneetan, izugarri eskertuko nuke jendearen komentarioak irakurtzea.
Ez dakit zer gehiago idatzi, burua ere nerbioen eraginez blokeatu dut eta. Esperantza dut, behin bidaian noala zer esan gehiago izatea eta idazterakoan hainbeste ez trabatzea.
ONGI ETORRI nire bidaiara.
eman eurra hi!! ta animo! honek pinta politta dik, eunero beitzeko asmua dit aber berriyik bazioken. ondo pasa ta disfrutazak!