Sarreraren atala : Sailkatugabeak
Sarreraren esteka : permalink
Iruzkinak : 6 Iruzkin
Arratsaldeon!!!
Hemen doa nire bidaiaren beste atal bat:
Aurreko atalean jakin zenuten bezala, barku bidez Panamara iritsi ginen. Hiriburuan bi egun pasata, iparraldera jo genuen. Betiko moduan. Oraingoan, bidaia bizkarzainekin hasi nuen. Marco eta Axel. Aurrena, Yamaha Virago batean, bestea Honda Africa Twin-arekin. Berrehun bat kilometro elkarrekin egin ondoren, Marko agurtu genuen. Axel eta biok Panama iparraldean dauden Bocas del Toro ( Caribe) irlak ezagutu nahi genituen eta Markok ordea itsaso Bareko kostaldea. Beraz, elkar berriz ikusteko esperantzarekin agurtu ginen.
Beste berrehun kilometro egin eta lotarako lekua aurkitu genuen gure iparraldeko helmugatik 150 kilometrora. Motoak ustutakoan, ostatu aurrean zegoen supermerkatura joan ginen garagardo batzuk erosi eta ilunabarra gozatzera. Tertulian geundela, bapatean, lurra mugitzen hasi zen. Izugarrizko dardariza!! Pentsa, supermerkatuan zegoen jendea korrika atera zen, batzuk baita ejuka ere. Gu berriz, Coca Cola kaja batzun gainean eserita, gure garagardoak eskutan, ez ginen mugitu ere egin. Gure erreakzio bakarra elkar begiratzea izan zen. Axelek honako hau esan zuen arte:
-Lurra mugitzen ari da.
Hain ginen nekatuak!!! Korrika atera zirenak, lurrikara bukatutakoan, ea erotuta geunden galdetu ziguten, eraikina erori bazen gureak egingo zuela. Arrazoi osoa zuten! Baina berriz, hain ginen nekatuak ez genuela erreakzionatu.
Goizean, lurrikararik ez, baina nire printzesaren dardarak sentituz berriz ere abian ( Ke kursi!!! ). Bocas del Toro irletara joateko ferria ateratzen zen herrira iritsitakoan ( eguerdiko hamabiak ) hurrengo egunera arte ez zegoela zerbitzurik jakin genuen. Beraz lotarako tokia bilatu behar. Batera eta bestera genbilela, suhiltzaileen kuartelaren aurretik pasatzerakoan, errepide erdira beraietako bat irten zen. Lotarako leku bila ari baginen, kuartelean lasai lo egin genezakeela. Kondizio bakarrarekin: igandeko rifarako txartel bat erosten bagenuen. Dolar bat. Ez genuen asko pentsatu.
Bidai honetan, bigarren aldia zen suhiltzaleekin lo egiten nuela eta jakin dudanez, jende dexentek, herri batera iritxitakoan egiten duen lehen gauza, kuartela bilatzea izaten da lotarako. Normalean gustora hartzen omen dute bidaiaria.
Goizean ferria hartu eta beste paradisu batera. Akaso Estatu Batuar gehixko baina …
Hiru egun pasa genituen, kolpe zorririk jo gabe. Sol y playa!!
Irletatik ateratakoan, Costa Ricarako muga ondoan zegoen herrian pasa geneun gaua. Modu honeko ostatua aurkitu genuen baina motoentzako tokirik gabe. Beraz, barrura sartu eta logelen arteko pasiloan utzi genituen. Polita jarriko zen garbitzailea, gurpilen marka, olio itotiak, lurra, …
Jaiki eta beste, muga bat: Panama- Costa Rica. Dena goxo-goxo. Lehendabiziko aldaketa, agurtzeko modua. “Tico”-ek ( Costa Ricaco jendea ), “Pura vida” esaten dute. Baita aduaneroeek ere! Mugatik zuzenean hiriburura: San Jose. Guztira 300 kilometro eta dagoeneko herrialde erdia pasea genuen. Eta hobe horrela! Ez dakit bertako jendea nola moldatzen den baina harrigarria da zer garestia den. Hau ikusirik, berehala Nicaraguako mugara gerturatzea erabaki genuen. Hori bai, aurrena Volcan Arenal ikusita. Sumendi hau, munduko hamar aktiboenen artean dago. Gauez “lava” ere ikusi daiteke, erreka moduan, mendia behera.
Beraz, Costa Rican lau gau pasa eta Nikaraguara. Ze txikiak diren ertamerikako herrialdeak!
Muga pasa eta berehala, Nikaragua lakua dago eta bertan Ometepe uhartea. Orain ez nago oso seguru baina ustez Joxe Ripiauk badu irla honi buruz abesti bat. Edo akaso Sagarroik. Kontua da, arrazoi horrek bultzata, bertara joateko ferria hartu nuela. Ez nintzen damutu! Zoragarria! Gainera, kasualitatez Bartzelonako mutil baten jatetxea topatu nuen, hondartzan bertan. Berarekin bazkaldu eta ea nire lotarako denda bere etxe ( txabola) aurrean jarri nezakeen galdetu nion. Arazorik ez! Hiru egun eder pasa nituen, kayak ibilaldiak, umeekin baseballean jolastu eta eguzkia nola ezkutazten zen ikusiaz.
Momentuz hau da guztia. Nahiz orain Mexiko D.F.-en egon, arazoak ditut blogarekin. Nikaraguatik Mexiko arteko argazkiak ezin ditut igo blogak tamaina gehiegi duelako eta egia esan argazkirik gabe hobe ezer ere ez idaztea, ez? Ea konpontzen dudan! Bestela Zapoi hegazkin txartela ordaindu beharko diot.

